Irenek egungo bizitzako erronkei aurre egiten erakusten du kontzientziaren ikuspegitik, eduki inkontzientera iristeko lasterbide modura unean uneko egoeraz baliatuta.
Bere ikastaroetan, lagundu egiten du kontzientzia indibidual nahiz kolektiboa aurkitzen. Era berean, gune seguru bat sortzen du, non partehartzaileek elkarri lagundu ahal dioten inkontzientean diren barne-edukiak (norbere-norberarenak zein eremu zabalagoetakoak) aztertzen, eta, bide batez, bizitzako kontu garrantzitsuei iratzarriago aurre egiteko tresna egokiak eskuratzen.
“Guaren gune” honetan sortzen den ispilu-efektuak eragina du partehartzaile bakoitzagan, nork bestearen ahotsarekin durundi egiten duen bezainbatean, zeinak geureganatu beharreko edukiak ekartzen baitizkigu kontzientziara.