Naturan egiten den gogarteak aukera ematen du nor bere buruarekin harreman estuan egoteko. Inguru natural batean bakartuta egoteak, eguneroko kezka, gorabehera, betebehar edo erantzukizunetatik salbu, lagundu egiten du geure beldur eta ziurgabezia oharkabeekin konektatzeko, horietaz jabetu gaitezen eta, ondorioz, gure bizitzan agintzen jarrai ez dezaten.
Bakartzea aukera ezin hobea da geure burua indarberritu nahiz ernaberritzeko. Natura geure arimaren ispilu izaki, baliteke ikuspen bat lortzea, bizitzarako oso baliagarri dakigukeena.