Irene Goikoleak 25 urte luze daramatza kontzientziaren eremuan lanean eta hazkunde pertsonaleko taldeak bideratzen.
Ibilbide profesionalean zehar integrazio eta eraldaketa pertsonaleko lana garatu du, hainbat ikuspegik aberastu dutela, esate baterako ekialdeko filosofiak, yogaren diziplinak eta psikologia sakonak, Ireneren euskal erroen antzinako ondarearen jakinduria barne hartuta.
Era berean, talde-paradigmaren garapena bultzatzen duten mugimendu garaikideekin ere bat dator, paradigma horretan “gure” kultura "nire” kulturari nagusitzen baitzaio.
Alderdi femeninoa piztearekin hartutako konpromisoak eta horrek talde-kontzientziaren garapenean sortzen duen eraginak ekarri zioten Amalurra proiektua gauzatzeko inspirazioa, honela osatua: hiru asmodun komunitate1 Euskal Herrian, Andaluzian eta Katalunian. Amalurrako fundatzaile izateaz gain, 2017ko apirilak arte, proiektuaren koordinatzailea ere izan da.
Hainbat kulturekin dituen harremanek asmoen zabaltasuna ekarri diote, aniztasunarekin duen konpromisoa sustatzeko.
Irenek Santa Barbarako (Kalifornia) Pacifica Graduate Instituten Psikologia sakonean doktoretza egin zuen. Horretaz gain, Michel Harmer-en Ikasketa Xamanikoen Fundazioaren plantillako kide da, GEN (Global Ecovillage Network – Ekoauzoen Sare Globala) elkarteko kontseiluko kide aktiboa eta, 2018ko hasieratik antolakuntzaren enbaxadore; kargu horrek, hain zuzen, eskumena ematen dio GEN elkartea ordezkatzeko toki-mailan, estatuan edo nazioartean. Halaber, Bert Hellingerren eskutik jaso du formazioa Familia Konstelazioetan eta Familia Konstelazio Berrietan; Daan Van Kampenhoutekin egin ditu erritu sistemikoak, eta burutu dituen prestakuntzetan daude txamanismoa, coaching eta PNL, beste hainbat diziplinaren artean.
Irenek Psikologia sakoneko masterra du, eta horri Santa Barbarako (Kalifornia) Pacifica Graduate Institute-ko doktoradutza ikasketak gehitu dizkio. Besteak beste, honako diziplina hauetan ere trebatu da: Familia konstelazioak eta Familia konstelazio berriak Bert Hellinger-ekin, Erritual Sistemikoak Daan Van Kampenhout-ekin, Xamanismoa Michael Harner-ekin, Hakomi-a, Integral Coaching-a, Yoga eta Programazio Neurolinguistikoa.