Normalean, gure bizitzak gidatzen dituzten sinesmen eta ereduek gu benetan garenaren oso bertsio mugatua eskaintzen dizkigute. Bilakaera egiteko aukerak datoz, hain zuzen, eredu horiek kontziente egin eta gure egiazko identitatea ikusten uzten digutenean. Orduantxe hasten gara gure buruak objektu gisa ikusten, subjektu baino areago, eta “ni” (objektu) horrekin lan egiteko gaitasunak garatzen hasten gara, kontzienteki eta modu irekian.

Gure bizitzak gidatu dituen beste “ni” hori ikusteko gai garenean, has gaitezke berarekiko desindentifikazio lanetan eta gure pentsamendu edo sentimenduez jabe gaitezke (kontzientzia hartu), lekuko baten posiziotik: pentsamendu-sentimendu horiek sumatzen dituenaren tokitik.

Integral Coaching™ programa pribatu horrek hiru hilabeteko iraupena du eta laguntza eskainiko dizu zeure garapen propioa kudeatzeko eta kontzientzia handiagoarekin bertan egoteko. Denbora horretan zehar bidaia bat hasiko dugu elkarrekin eta lan egingo dugu gaur zarena modu osasungarrian integratzearren, zu zeu zarenaren molde berri batera iritsi ahal izateko.

Zertan egingo duzu lan? Hauek izango dituzu langai:

  • Zuk alda dezakezun horretan bideratzea.
  • Dagoeneko balio ez dizuten ohitura eta jokamoldeak aske uztea
  • Dakizuna eta zuri on egiten dizuna aprobetxatzea
  • Zeure buruarekin harreman zintzoagoa eta solidarioagoa eraikitzea
  • Aurki ditzakezun lehiei aurre egiteko behar dituzun tresnak eskuratzea.
  • Egoera konplexu eta gatazkatsuei aurre egiten ikastea

Zehaztasunak

  • 60 minutuko saio batekin hasiko gara, coachingeko gaia (zerbait lortzearren landu nahi duzuna) elkarrekin zehazteko.
  • Lehenengo saio horren ondoren, eskura izango dut zuretzako coaching programa egokia lantzeko behar beste informazio. Programa honek hainbat helburu zehatz hartzen du barne eta horien inguruan jarriko dugu arreta. Era berean, balio izango dute zure bilakaera saioz saio ebaluatzeko.
  • Berriz elkartuko gara 60 minutuko beste saio batean. Han aztertuko dugu nola egiten diozun aurre gaur egun zure coachingeko gaiari, eta hori egiteko era berri eta inspiratzaile bat sartuko dugu.
  • Bi astetik behin elkartuko gara 60 minutuko saioetan, eta gida eskainiko dizut zure programaren helburuetan zehar.
  • Zeure neurrira diseinatutako praktikak eskainiko dizkizut, saiotik saiora egingo dituzunak. Horiekin, bide zuzenean jarri ahal izango duzu ahalegina, eta horrela zure coachingeko gaian aldaketa esanguratsuak lortu ahal izango dituzu. Praktika horiek egokitu egin litezke, zure aurrerapena indartzeko beharrezkoa balitz.
  • Saio batetik bestera nirekin posta elektronikoz komunikazioa izango zenuke, behar besteko laguntza jaso ahal izan dezazun.