Informazioa
Guztiokin partekatu nahi dut, azken aldi honetan izan dudan isiltasuna bularreko minbizia diagnostikatu didatelako izan dela. Duela gutxi operatu naute eta orain errekuperazio-prozesuan nago kimioterapia tratamendua hasteko zain, ziur aski, datorren udaberrira arte iraungo duenak.
Egoera honek pixkanaka nire kobazuloan sartzera eraman nau. Prozesu kontziente baten bidez, honelako egoera batek ezinbestean daraman sakontasunera iristen ari naiz. Zalantzarik gabe, nire bizi-asmorako lagungarria da egoera hau eta aurreratu nahi dizuet, prozesuan ateratzen ditudan ezagutza berriak zuekin partekatuko ditudala nire bizitzako hurrengo etapan.
Bitartean, besarkada bat guztiontzat eta hoberena opa dizuet, aro berri bat iragartzen duen desafioz betetako momentu honetan,
Irene