Informazioa

  • Ekainaren 5ean, ostiralean, 18:00etatik 21:00etara / Ekainaren 6an, larunbatean, 10:00etatik 20:00etara / Ekainaren 7ean, igandean, 10:00etatik 14:00etara
  • Loratze antolatzea. Lekua: Amalurra Hotela, Bilbao (Bizkaia)

INFORMACIÓN IMPORTANTE: CON MOTIVO DE LA CRISIS SANITARIA CAUSADA POR EL COVID-19 HA QUEDADO CANCELADO ESTE TALLER PRESENCIAL. SENTIMOS LAS MOLESTIAS. SE COMUNICARÁN LAS NUEVAS FECHAS LO ANTES POSIBLE. SI QUIERES QUE TE INFORMEMOS UNA VEZ ESTÉN CONFIRMADAS PUEDES COMPLETAR TUS DATOS AQUÍ. (Completa aquí el formulario de inscripción en caso de que quieras ser contactado e informado de las nuevas fechas del próximo taller de Stephan Hausner organizado por Loratze.)

 

“Seme-alabek ez dira ia inoiz ausartzen haien gurasoek baino bizitza osoago edo zoriontsuagoa bizitzen, eta leialak izaten dira modu ikusezinean diharduten isilbidezko familia-tradizioei. Familia konstelazioen bitartez hainbat belaunalditan zehar inkontzienteki eraman izan diren azpiko familia-lotura eta indarrak azaleratzen dira”.

-Bertold Ulsamer

Familia konstelazioa hiru dimentsioetan gertatzen da eta belaunaldien arteko sufrimendua eraldatzeko gai da. Lan horren sortzaile izan zen Bert Hellinger konturatu zen gutako askok familia patroi batzuk inkontzienteki “gure gain hartzen ditugula”, hala nola, antsietatea, depresioa, haserrea, errua, bakardadea, alkoholismoa eta gaixotasuna, eta hori gure familiekiko lotura agertzeko modu bat bezala egiten dugula. Familia konstelazioak patroi suntsitzaile horiek apurtzen laguntzen digute, bizimodu osasungarri, zoriontsu eta beteagoa izan dezagun.

Gainera, familia konstelazioek gaixotasun-egoerei buruzko informazio esanguratsua ere ekartzen dute. Gaur egungo konstelazio-egile ospetsuenetakoa da Stephan Hausner eta haren iritziz, gaixotasuna ez omen da bakarkako gertaera. Batzuetan, sintomatologia eremu handiagoan, sarritan belaunaldietan zeharreko eremuan sartuta dagoela onartzen denean sor liteke gaixotasun edo sintoma baten irtenbidea. Askotan, sintomek familiako baztertutako gertaera traumatikoak erakusten dituzte, edo gertaera horiei lotutako familiako baztertutako kideak.

Tailer honek gune bat sortzea du helburu, bertan bizi ahal dezagun, nola, gertatu izan zenari buruzko onarpen, akordio eta bat-etortze jarrera batek oso indar sendatzaile handia zabal dezakeen, eta beraz, familia sistema baten barruan dauden baliabideei berriro lotzen gaituzten.

Zure buruaren bertsio jatorrago bati lotutako indarra zabaltzea eragozten dizuten dinamikak aurkituko dituzu tailer honetan.

 

Stephan Hausner

1988an hasi zen naturopata lanetan, Txinako tradizioko medikuntzan, homeopatian eta osteopatian zentratuta. 1993an hasi zen sistema konstelazioak erabiltzen osasun arazoak aztertzeko, bai banaka baita taldeka ere. Stephanek nazioarteko biltzar ugarietan aurkeztu izan ditu haren lanak, eta bost kontinenteetako 40tik gora herrialdetako prestakuntza programetan hezitzaile gisa parte hartu izan du.

Liburu honek biltzen du haren esperientzia: Aunque me cueste la vida – Trabajo de constelaciones sistemicas en el campo de la enfermedad y la salud, Gestalt Press, AEB, 7 hizkuntzatan itzulia izan da.

www.Stephan-Hausner.de

 

Tailerrari buruzko informazioa:

2020ko ekainaren 5ean, ostiralean, 18:00etatik 21:00etara

2020ko ekainaren 6ean, larunbatean, 10:00etatik 20:00etara

2020ko ekainaren 7an, igandean, 10:00etatik 14:00etara

Prezioa: 240€

Aldibereko itzulpena: gaztelania-ingelesa

Harremanetarako: +34 673681504 ; info@loratze.net

Antolatzailea: Loratze

 

TOKIA

Amalurra Hotela +34 946 109 540

La Reneja auzoa, 35, Artzentales, Bizkaia

www.amalurra.com

IZENEMATEAK :

1. Zure izena eman.

2. Egin diru-sarrera banketxean.

3. Book your room and meals in case you want to stay at the Amalurra Hotel:

amalurra@amalurra.com / / + 34 946 10 95 40.