Cascada

Informazioa

  • Abuztuaren 23tik 27ra
  • Hiru gau eta bi egun
  • Hotel Resort Amalurra
  • Hotel Resort Amalurra

Izadiarekin dugun lotura da eskura dugun tresnarik bateragarriena eta sendagarriena. Aldi berean, aukera ezin hobea da gorputz-buruak eta emozioak berritzeko eta leheneratzeko, eta horrela nork bere irudipena lor lezake, gerora bizitzan laguntza handikoa izan litekeena.

Nork egin dezake:

Irenerekin gutxienik tailer bat egina izatea da nahitaezko baldintza bakarra.

Era horretan, naturako bizipena lehendik bakoitzak hasia duen garapen pertsonaleko prozesuan txerta daiteke.

Zertan datza:

Bakardadea, isiltasuna, baraua eta naturarekin harremana. 

Pertsona bakoitzak lau egun eta hiru gau ematen ditu horretarako berariaz jarri zaion toki batean, eta hor egongo da bakarraldiaren bukaera arte. Parte hartzaile bakoitzak 5 litro ziropazko ur izango ditu egonaldirako.

Zer beharko dut:

Kanpin-denda txiki bat, lo egiteko saku/manta/lastairatxo mehe bat, burkoa, arropa erosoa, kapela, aitzur txiki bat, komuneko papera biltzeko plastikozko poltsa txikia, koadernotxoa, boligrafoa eta esertzeko aulki edo kuxin bat. Ekarri baita 5 litro ur hartzeko moduko plastikozko ontzi hutsa edota hiruna litroko 2 ontzi huts.

Nork bere kabuz eroan dezakeena bakarrik ekarriko da.