“Gelditzea, kanpotik begiratzea, geure buruarengandik, besteengandik deskonektatzea. Belarra zapaltzea, zerua behatzea, haize leuna sentitzea, geure burua joaten uztea.”

Kontzientzia eraldatzeko artea gure barnean begiratzeko gonbidapena da, gure bizitzak kontrolatzeaz gain, jatorrizko izaeratik urrutiratuta gauzkaten patroi inkontzienteak aurkitu ditzagun.

“Geure burua ezagutzea, maitatzea, onartzea eta ilunenean geure buruarekin, besteekin eta ama naturarekin berriro konektatzeko aukera emango digun indarra aurkitzea.”

Programa honek zure barne-eremu inkontzientean, zeure benetako nortasunaren oinarrian, miatzeko mapa bat eskainiko dizu, baita ekintza-plan bat egiten lagunduko dizuten tresnak ere, zure bizitza oztopatzen duten alderdi negatiboen gainetik (desadostasun afektiboak, familiarrak, lanekoak, ekonomikoak...) zeure buruaren bertsio jasoagoa lortzeko.

“Gure barneko argigunea zabaldu, distiratu, sortu.”

Tailer bat toki segurua eta babestua da, eta bertan pertsona batzuk helburu komun batekin elkartzen direnean sortzen den eremuarekin, hau da, harreman-eremuarekin bat eginda garatzen dut nire lana. Eremu honek prozesu emozional inkontzienteak biltzen ditu, baita eguneroko bizitzako ehuna osatzen duten elementuak ere (sentimendu partekatuak, nahiak, bulkadak, gatazkak, topaketak, etsipenak, batasunak, traizioak), ikusiak eta barne hartuak izan nahi dutenak. Tailer batean, parte-hartzaileek leiho gisa jokatzen dute, eta leiho horren bidez, banakako gaiak ez ezik, izaera sistemiko eta kolektiboko gaiei lotutako edukiak ere sortzen dira. Lotura honi esker, topaketa hauek banakako eta taldeko memoriak osatzeko eta eraldatzeko esperientziak izaten dira.

Oinarrizko ikaskuntzak programan zehar: harreman-kontzientzia, barne-garapena, komunikazio kongruentea, trauma pertsonala, trauma kolektiboa, sentimendua, pentsamendua eta ekintza bat etortzea, maskulinotasunaren eta femeninotasunaren arteko oreka sakona eta aurkakoekin lan egitea.

“Autoerrealizaziorako bidea, gure egunerokotasuna kudeatzeko, garenaren eta egiten dugunaren kontakizuna aldatzeko eta hazteko.”


METODOLOGIA

Tailerren diseinua hainbat arketiporen inguruan egokitzen da (Gerlaria, Sendatzailea, Bisionarioa, Itzala eta Maisua), gizaki guztiok partekatzen ditugun ezaugarri eta nolakotasun pertsonalen adierazgarri diren arketipoak . Hori guztia itzalaren lanaren metodologiatik abiatuta. Honen bidez, trauma indibidual eta sistemikoen ondorioz baztertzen ditugun alderdiez jabetzen gara kontzienteki horiei eusteko. Era honetara, baztertutako arloen nolakotasunak tresna gisa erabiliko dira ahaldundu eta geure esentziarik benetakoenera iristeko.

Arketipo horiek ardatz hartuta, berauen nolakotasunak eta itzalak bizipen-moduan eta organikoan azaleratzen dira parte-hartzaileen bizi-esperientzietan eta etengabeko prozesua osatzen dute urteko ibilbidean zehar. Tailerrak bideratzeko hainbat tresna erabiltzen ditut, hala nola, Konstelazioak, Prozesuen Lana, bidaia xamanikoa edo mugimenduko eta dantza kontzienteko dinamikak. Horiexek bihurtzen dute tailer bat esperientzia paregabea parte-hartzaile bakoitzarentzat, baita edukiontzi eraldatzailea ere prozesatu eta integratu behar diren alderdientzat, gatazkak konpontzen eta ongizate integrala lortzen lagunduko diguten ulermen berriei bide emateko

Ibilbidea

Programa osoa egin dezakezu, urtebeteko ibilbide gisa, edo zure oraingo unearekin bat egiten duten tailerrak bakarrik egin ditzakezu.


1. NEGUKO TAILERRA | otsailak 10, 11 eta 12

AUTOLIDEZGORAKO HASTAPENAK

Lehenengo tailerra Gerlariren edo liderraren arketipoari lotzen zaio. Kultura indigenetan, norbanakoaren ahalduntze-prozesua irudi horren adierazpenari lotzen zaio. Gerlaria gidatuko duen printzipioa norbere burua agertzea eta bertan egotea aukeratzea da.

Hauxe ikasiko duzu tailer honetan:

  • Erantzukizunez eta diziplinaz jokatzen.
  • Zure portaera-ereduen azpian dauden dinamika inkontzienteez jabetzen.
  • Patroi horien atzean ezkutatuta dauden emozioek eta sentimenduek duten indarra berreskuratzen.
  • • Zeure buruaz gehien arbuiatzen dituzun alderdien ezkutuko ezaugarrietara iristen.
  • • Lider eraginkorra bilakatzeko gaitasuna garatzen.

Tailerraren egitarauan honako hauek sartzen dira:

    - Lehen eguna: harrera, parte-hartzaileen aurkezpena, tailerraren edukiari buruzko sarrera eta talde-afaria.

    - Bigarren eguna: dantza edo yoga dinamika, meditazioa, talde-gosaria, tailerra, bazkaria taldean, atsedena, tailerra eta talde-afaria.

    - Hirugarren eguna: dantza edo yoga dinamika, meditazioa, talde-gosaria, tailerra, bazkaria taldean, agurtzea.

Prezioa: 230€

2. UDABERRIKO TAILERRA | apirilak 14, 15 eta 16

SENDATZEA, BIHOTZAREN FREKUENTZIAREKIN BAT

Bigarren tailerra Sendatzailearen arketipoari lotzen zaio. Sendatzailea gidatzen duen printzipioa da bihotza eta esanahia duenari arreta jartzea da, maitasunaren eta errukiaren duten banakako indar sendatzailea pizteko.

Hauxe ikasiko duzu tailer honetan:

  • Bihotzarekin konektatzen gaituzten sentimenduak blokeatzen dituzten pentsamenduak entzuten.
  • Sufrimenduaren eta memoria traumatikoen sustraietan barneratzen, haiek integratu eta oraindik aztertu gabeko potentzialak eskuratu ahal izateko.
  • Esker ona eta onarpena lantzen errukia lortzeko, zeina bestearekin zubiak eraikitzeko tresna baliagarria izango den.

Tailerraren egitarauan honako hauek sartzen dira:

    - Lehen eguna: harrera, parte-hartzaileen aurkezpena, tailerraren edukiari buruzko sarrera eta talde-afaria.

    - Bigarren eguna: dantza edo yoga dinamika, meditazioa, talde-gosaria, tailerra, bazkaria taldean, atsedena, tailerra eta talde-afaria.

    - Hirugarren eguna: dantza edo yoga dinamika, meditazioa, talde-gosaria, tailerra, bazkaria taldean, agurtzea.

Prezioa: 230€

3. UDAKO TAILERRA | ekainak 23, 24 eta 25

ASMOAREN INDARRA

Hirugarren tailerra Bisionarioaren arketipoaren hegalpean garatzen da. Bisionarioa gidatzen duen printzipioa egia errurik eta epairik gabe esatea da. Bisionarioaren arketipoak gure bizitza-asmoa ez ahazteko gogorarazten digu. Barneko bisionarioa azaltzeak norberaren asmo sortzailea eta bizi-ametsa ezagutzea eta jakinaraztea dakar, besteak beste.

Hauxe ikasiko duzu tailer honetan:

  • Zeure buruaren benetazko alderdia agertzen.
  • Zeure dohain, gaitasun eta baliabideekin berriz konektatzen.
  • Dena onartzen.
  • Gardentasunez, kongruentziaz eta zintzotasunez komunikatzen.
  • Gatazka zeure aldeko bihurtzen eraldatu eta hazkteko.
  • Besteengan proiektatzen dituzun edukiez jabetzen.
  • Pertsonen arteko harreman positiboagoak eta osasungarriagoak garatzen zure bizitzako edozein arlotan.

Tailerraren egitarauan honako hauek sartzen dira:

    - Lehen eguna: harrera, parte-hartzaileen aurkezpena, tailerraren edukiari buruzko sarrera eta talde-afaria.

    - Bigarren eguna: dantza edo yoga dinamika, meditazioa, talde-gosaria, tailerra, bazkaria taldean, atsedena, tailerra eta talde-afaria.

    - Hirugarren eguna: dantza edo yoga dinamika, meditazioa, talde-gosaria, tailerra, bazkaria taldean, agurtzea.

Prezioa: 230€

4. ITZALAREN TAILERRA | abuztuak 19 eta 20

ZURE ITZALAZ JABETZEN

Benetan kontzienteki, itzarrik eta aske bizi nahi badugu, ezinbestekoa izango zaigu baztertu eta ukatu dugun guztiari , hau da, gure itzalari, aurre egiten eta integratzen ikastea. Itzalak adierazpen-biderik aurkitu ez dutelako integratu gabe geratu diren nortasunaren alderdiak hartzen ditu. Horrexegatik, minduta, baztertuta edo blokeatuta geratu zen bizi-zati bat gorde ohi du. Itzalak inkontzienteki jarduten du bestearengan egiten den proiekzioaren bidez (gainerakoengan ikusi norberari dagokiona)

Gure itzala jasotzea eta integratzea ezinbesteko urratsa da autoezagutzarako, eta horrek eragina du geure buruaren eta hurkoaren onarpenean, geure buruaz arbuiatzen dugun guztiaren ispilu gisa. Baztertutako aldeen azpian dagoen potentziala aurkitu nahi da, bizitzaren zerbitzura dagoen energia berreskuratzeko.

Tailer honek baztertutako alderdiez jabetzera gonbidatzen zaitu, kontzienteki eusten ikasteko eta, horrela, norberaren itzalaren beraren ezaugarriak erabili ahal izateko ahalduntzeko eta gure nortasunera iristeko tresna gisa. Norberaren itzalarekin egindako lanak, gainera, itzal kolektibo edo kulturalaren atalak bereganatzen laguntzen du. Tailer hau, prestakuntza tailerra da, ondoren, naturan bakarraldian parte hartu nahi duenarentzako.

Hauxe ikasiko duzu tailer honetan:

  • Zeure itzalaz jabetzen, hari begiratzen eta eusten.
  • Zeure buruan gehien baztertzen dituzun alderdiek gordetzen duten indarrera iristen.
  • Zeure burua babesten erabiltzen duzun energia askatzen eta zure harremanak zein osasun fisikoa. mentala eta emozionala hobetzen erabiltzen.
  • Iraganean errotutako dinamika errepikakorretatik ateratzen, etorkizunari buruzko ikuspegi sortzaileago batera zabaltzeko.

Tailerraren egitarauan honako hauek sartzen dira:

    - Lehen eguna: harrera, parte-hartzaileen aurkezpena, tailerraren edukiari buruzko sarrera eta talde-afaria.

    - Bigarren eguna: dantza edo yoga dinamika, meditazioa, talde-gosaria, tailerra, bazkaria taldean, atsedena, tailerra eta talde-afaria.

    - Hirugarren eguna: dantza edo yoga dinamika, meditazioa, talde-gosaria, tailerra, bazkaria taldean, agurtzea.

Prezioa: 230€

5. BAKARRALDIA: I abuztuak 20-24 + integrazio-aldia abuztuak 24 eta 25

UDAKO BAKARRALDIA NATURAN

Naturarekiko lotura da daukagun tresnarik integratzaileena eta sendagarriena. Kontzientzia pizteko lan batean, naturan egiten den erretiroak lanaren eraginak handiagotu egiten ditu; kanpoaldeko mundua desagertu egiten da, eta natura ispilu bihurtu, bertan norbere buruari begiratu eta entzun ahal izateko.

Bakarraldi hau burua lasaitzeko denbora bat da, baita natura espazio segurua dela egiaztatzeko ere. Espazio horrek barne hartzen gaitu eta gure irrika sakonenei buruz hitz egiten digun ahots txiki horrekin konektatzen laguntzen digu.

Horregatik, naturan bakarrik lau egun igarotzeak, munduko zaratatik urrun, gure izaeraren maila sakonagoetara iristeko aukera ematen du, gure proiekzio pertsonaletatik haratago. Espazio horretan, hain zuzen, jakin dezakegu gure bizitzaren benetako norabidea edo helburua.

BAKARRALDI OSOAREN PREZIOA (Itzalaren Tailerra+Bakarraldia+integrazio-aldia): 800 €.

6. UDAZKENEKO TAILERRA | urriak 6, 7 eta 8

ATXIKITASUN-EZAREN INDAR ERALDATZAILEA

Bosgarren tailerra Maisuaren arketipoaren inguruan garatzen da. Hau jakinduriarako ate bat da, galeraren esperientziaren aurrean konfiantza izaten erakusten diguna, atxikimendurik gabeko jarrera batekin. Arketipo hau gidatzen duen printzipioa edozein emaitza atxikimendurik gabe onartzea da.

Hauxe ikasiko duzu tailer honetan:

  • Kezka, kritika, erresumina edo epaia bezalakoen menpekotasunetan atxikimendurik eza praktikatzen.
  • Emaitzak onartzen, emaitza jakinetara atxiki gabe.
  • Ziurgabetasuna onartzen aukera berrien ate gisa.
  • Konfiantza praktikatzen, berak gordetzen baititu argitasuna, objektibotasuna, bereizmena eta atxikimendu eza.
  • Arbasoen presentzia onartzen eta errespetatzen, jakinduria- eta desatxikimendu-iturri gisa.

Tailerraren egitarauan honako hauek sartzen dira:

    - Lehen eguna: harrera, parte-hartzaileen aurkezpena, tailerraren edukiari buruzko sarrera eta talde-afaria.

    - Bigarren eguna: dantza edo yoga dinamika, meditazioa, talde-gosaria, tailerra, bazkaria taldean, atsedena, tailerra eta talde-afaria.

    - Hirugarren eguna: dantza edo yoga dinamika, meditazioa, talde-gosaria, tailerra, bazkaria taldean, agurtzea.

Prezioa: 230€

LEKUKOTASUNAK

“Zirrara handia egin dit ikusteak nola dakien Irenek bazterrik ezkutuenetan modu seguru eta maitagarrian gidatzen. Ulertu egin dut nola eragiten didaten bizitzan ezagutzen ez nituen nire alderdiek, beldurren, aurreiritzien edo tabuen bitartez. Horiek ikusten, aurkitzen eta pixkanaka onartzen ikasten jardun dut lantegi hauetan. Konturatu naiz alderdi horiek onartzeak neure burua onartzea ekarri duela, eta horrek lagundu egin didala ni neu hobeto agertzen, seguruago sentitzen, indartsuagoa, eta nire bizitza eta inguruabarrak gozatzen, inori errua bota gabe eta inork ezer konponduko didala espero gabe.”
Rakel G. (Bartzelona) – Erizaina-

“Nahiz eta nire harremanetan, nire bikotekidearekin eta nire seme-alabekin une zailak bizitzen ari naizen, lantegi honetatik esperantza, onarpena eta garrantzizkoena dena daramatzat: bizitzeko gogoa. Esker ona erakutsi nahi dut batez ere aurrera jarraitzeko aukerarengatik.”
Patricia T. (Nafarroa) – Arkitektoa-

“Harrituta nago lantegian bizitzeko gai izan naizen zirraren sakontasunarengatik. Sentitu egiten dut nola ari naizen osatzen, ezagutzen ez nituen nire alderdiak aurkitzen ditudanean, eta egian esan, uste baino gustukoagoa dut nire burua. Onartu beharra dut nire autoestimua hobetu egin dela”.
Ander J. (Errenteria) – Funtzionarioa-

“Egia esan, ez nekien zertara nentorren Ireneren lantegira lehen aldiz iritsi nintzenean. Lagun batek aholkatu zidan eta konfiantza izan nion. Harritu egin ninduen lehen unetik, ez zuelako ematen ezarritako gidoirik zegoenik, eta hala ere, dena jario errazean zebilen. Hitz bakoitza, ariketa bakoitza, lantegiko une bakoitza nire gorputzean grabatzen ari ziren. Jolas parkeko batean igota egotea bezalakoa zen, zirrarak gora eta behera zerabiltzatela, ez kanpoko ez axolagabe sentitu barik. Esperientzia azalezina eta oso gomendagarria izan da. Nik ezagutzen dudan beste edozein ikastaro, lantegi edo terapiatik oso ezberdina”.
Mari Mar L.- (Donostia) – Gozogilea eta blogaria-

“Ireneren lantegi guztietan egon nintzen iaz, eta niretzat, horren aurretik eta hortik aurrera banatzen da bizitza. Ez dut esan nahi orain guztia ondo doakidala eta inolako arazorik ez daukadanik. Hala ere, partekatu nahi dut orain baliabide gehiago dudala erabakiak hartzeko edo egoera gatazkatsuei aurre egiteko orduan, baita neure okerrak onartzeko orduan ere. Zorioneko gizatiarrago sentitzen naiz, nire akatsekin eta inorenekin ez hain epaile eta erruki handiagokoa. Prest nago sakontzen jarraitzeko, jakin ere badakidalako oraindik barnerako bide luzea dudala egiteko”.
Idoia A. (Bilbo) – Dendako saltzailea-

“Ireneren lantegietan hasi nintzen nire prestakuntza osatzeko, kirol entrenatzaile gisa. Bazegoen prestaketaren alderdi bat emozioei lotutakoa, eta nik horretan sakondu nahi nuen. Egia esan, uste dut bete-betean asmatu nuela. Ez dakit beste metodo askorik ba ote dagoen, emozioen munduan modu seguruan eta sendoan hain sakon ibili ahal izateko. Ikastaro osoa egina dut eta hurrengorako ere izena emango dut, lantegi bakoitzak nire burua hobeto ezagutzea eskaintzen didalako.”.
Alex D.(Granada) - Kirol entrenatzailea-

“Ondo sentitzen naiz lantegi bakoitzean Irenek sortzen duen espazio seguru eta babestuan. Parte hartzaile bakoitzaren emozio-egoera emetasunez, errukiaz eta maisutasunez hartzen du berak. Uste dut nire barnean aztertzeko era leuna eta gidatu horrek nire burua irekitzen laguntzen didala, egoera traumatikoei lotuta egon litezkeen emozio edo gogorapenekin harremanetan jartzeko beldurrik gabe”.
Isabel R. (Gasteiz) – Irakaslea

INFORMAZIOA

Tailerren gutxi gorabeherako ordutegia:
Ostirala:(ongietorria eta sarrera-dinamika): 19:00etatik 20:00etara
Larunbata: 8:00-9:00, 10:00-14:00 eta 16:00-20:00
Igandea: 8:00-9:00 eta 10:00-14:00

IZEN-EMATEAK

Urte osoko egitarauan izena emateko bidali e-maila info@irenegoikolea.es helbidera.
Tailer jakin batean bakarrik izena eman nahi baduzu edo naturan bakarraldia egin nahi baduzu, izena emateko inprimakia Agendan, “Agenda” atalean, aurkitu ahal izango duzu.
Informazio gehiago: 673 681 504 | info@irenegoikolea.es

AURREZ AURREKO TAILERREN LEKUA

Amalurra Ekohotela eta Erretiro Zentroa 946 109 540
La Reneja, 35. Artzentales, Bizkaia.
www.amalurra.com

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK

Prezio esklusiboak tailerrean izena ematen dutenentzat.
946 109 540 | amalurra@amalurra.com