“Iluntasunean aztertzeko ausardia geureganatzen dugunean, orduantxe soilik aurkituko dugu gure argiaren indar azkengabea”. Brené Brown

Gure kanpoko errealitatea barnetik eraikitzen dugu, geure buruari nor garen, zer egin behar dugun, nola pentsatu, sentitu eta iritzi behar dugunari buruz kontatzen dizkiogun historien bitartez. Historia horiek gure gogo-gorputzetako sakon-sakonenetik azaltzen dira eta uste usteletan harrapatzen gaituzte gure bizimodua era sakonean moldatzeraino, eta harantzago joaten ausartzen ez garen mugetan sorgortuta eusten gaituzte. Horren ondorioz, segurtasunik gabe, kezkati eta larri bizi gara, geure bizitzari zentzua eman eta asetasun afektibo-psikologikoak ekartzen dizkioten erroekiko lotura galdu egiten dugulako finean.

Hala ere, historia horiek bizi dugunaren geure interpretazioa besterik ez dira. Horretxegatik, horiek barnetik aldatu eta gure bizitza, indar osoz bizi ahal izateko, eraldatzeko gaitasuna daukagu. Baina, nola sar gaitezke bila ari garen erantzun guztiak dauzkan mundu ezezagun horretan? Kontzientzia eraldatzeko artea gure barnean begiratzeko gonbidapena da, gure bizitzak kontrolatu eta gure jatorrizko izaeraz urrutiratuta gauzkaten eredu inkontzienteak aurkitu ditzagun.

Sei tailer eta naturan egiteko bakarraldiak osatzen duten programa honen helburua da gure jatorrizko identitatea bizi den inkontzientearen alor horretan esploratzeko mapa bat eskaintzea, eta horrekin batera zure historiak erantzukizun handiagoaz berridazten lagunduko dizuten tresnak eskura jartzea ere. Modu horretan, zure bizi-bultzada sortzaileak adierazpidea aurkituko du, bizitza oztopatzen dizuten alderdi negatiboen gainetik (desadostasun afektiboak, familiakoak, lanekoak, ekonomikoak...).


2019ko Urteko Programan dauden tailerrak

Ibilbidea

Programaren diseinua da, tailer bakoitzaren eta naturako bakarraldiaren bitartez azaleratzen diren edukiak osatu eta haietan sakondu ahal izateko, nolabaiteko erritmoari eustea. Hala eginez gero, ibilbide horretan zehar ikusi egin litekeen eraldaketa prozesua bizi daiteke, eta prozesu hori neuk lagundu eta gainbegiratzen dut.


1. NEGUKO TAILERRA | otsailaren 1, 2 eta 3

LIDERGORAKO HASTAPENAK

Lehenengo tailerra Gerlari edo liderraren arketipoari lotzen zaio. Kultura indigenetan jabekuntza prozesu banakakoa irudi horren adierazpenari lotzen zaio. Agertzea eta agerian egotea aukeratzea dira gerlariaren gida eta abiaburu.

Hauxe ikasiko duzu tailer honetan:

  • Erantzukizunez eta diziplinaz jarduten.
  • Zure jokabide-ereduen azpian diharduten dinamika inkontzienteen kontzientzia hartzen.
  • Eredu horiek gordetzen dituzten emozioen eta sentimenduen indarra berreskuratzen.
  • Zeure buruan gehien baztertzen dituzun alderdien ezkutuko ezaugarrietara iristen.
  • Ganorazko liderra izateko gaitasuna garatzen.

2. UDABERRIKO TAILERRA | martxoaren 15, 16 eta 17

BIHOTZAREN FREKUENTZIAREKIN BAT

Bigarren tailerra Sendatzailearen arketipoari lotzen zaio. Sendatzailea gidatzen duen printzipioa da bihotza eta esanahia duenari arreta jartzea, maitasunak eta errukiak duten indar sendatzaile banakakoa pizteko.

Hauxe ikasiko duzu tailer honetan:

  • Bihotzari lotzen gaituzten sentimenduak oztopatzen dituzten pentsamenduak entzuten.
  • Sufrimenduaren eta memoria traumatikoen erroetan barneratzen, haiek osotu ahal izateko eta oraindik aztertu gabeko indargunera iritsi ahal izateko.
  • Onarpena eta esker ona lantzen errukira iristeko, hurkoarekin zubi lanak egiteko erabil dezakegun baliabide gisa.

3. UDAKO TAILERRA | maiatzaren 10, 11 eta 12

ASMOAREN INDARRA

Hirugarren tailerra Bisionarioaren arketipoaren hegalpean garatzen da. Bisionarioa gidatzen duen printzipioa da errurik eta epairik gabe egia esatea. Bisionarioaren arketipoak gure bizitzaren asmoa ez ahanzteko gogorarazten digu. Barneko bisionarioa agertzeak, besteak beste, norberaren asmo sortzailea eta bizitzako ametsak ezagutzea eta jakinaraztea dakar.

Hauxe ikasiko duzu tailer honetan:

  • Zeure buruaren egiazko alderdia agertzen.
  • Zeure dohain, gaitasun eta baliabideekin berriz konektatzen.
  • Dena onartzen.
  • Gardentasunez, adostasunez eta zintzotasunez komunikatzen.
  • Gatazka zeure aldeko bihurtzen, eraldatu eta hazteko.
  • Besteengan proiektatzen dituzun edukiez jabetzen.
  • Zure bizitzako edozein alorretan, pertsonen arteko harreman positiboagoak eta osasungarriagoak garatzen.

4. ITZALAREN TAILERRA | abuztuaren 1 eta 2

ITZALA NORBERARENGANATZEN

Benetan kontzienteki, itzarrik eta aske bizi nahi badugu, ezinbesteko izango zaigu baztertu eta ukatu dugun guztia, alegia, geure itzala, aurrean jarri eta osatzen ikastea. Adierazpiderik aurkitu ez eta integratu gabe geratu diren nortasuneko alderdiek osatzen dute itzala. Horretxegatik, itzalak, minduta, baztertuta edo oztopatuta geratutako alderdi garrantzitsu bat gorde ohi du. Itzalak inkontzienteki jarduten du “hurkoarengan” egiten den proiekzioaren bitartez (inorengan ikustea norberarena dena). Gure itzala osatu eta jasotzea ezinbesteko urratsa da norberaren burua ezagutzeko, eta horrek eragiten du geure burua eta hurkoarena onartzea, geure buruan baztertu egiten dugunaren ispilu gisa. Kontua da baztertutako alderdi horietan dagoen indarra aurkitzea, horrela, indar hori bizitzaren alde berreskuratzeko.

Tailer honek baztertutako alderdiez jabetzeko gonbidapena egiten du, alderdi horiek kontzienteki hartu eta haien ezaugarriak erabiltzeko, jabekuntzarako eta gure identitate egiazkoenera iritsi ahal izateko tresna gisa. Gainera, norberaren itzalarekin egiten den lanak lagundu egiten du itzal kolektibo edo kulturalaren alderdiak asimilatzen.

Tailer hau lagungarria da, ondoren egingo den naturako bakarraldia egin nahi duenarentzat.

Hauxe ikasiko duzu tailer honetan:

  • Zeure itzalaz jabetzen, hari begiratzen eta eusten.
  • Zeure buruan gehien baztertzen dituzun alderdiek gordetzen duten indarrera iristen.
  • Zeure burua babesten erabiltzen duzun energia askatzen, eta zure harremanak eta osasun fisikoa, mentala eta emozionala hobetzen erabiltzen.
  • Iraganean errotutako dinamika errepikakorretik ateratzen, etorkizunaren inguruko ikuspegi sortzaileagora irekitzeko.

5. BAKARRALDIA: bakarraldia abuztuaren 2tik 6ra + integrazioaldia abuztuaren 6 eta 7

BAKARRALDIA NATURAN

Izadiarekin dugun lotura da eskura dugun tresnarik bateragarriena eta sendagarriena. Kontzientzia pizteko lan batean, naturan egiten den bakarraldiak eragindakoa handiagotu egiten da; kanpoaldeko mundua desagertu egiten da eta natura ispilu bihurtzen da, bertan zeure burua begiratu eta entzun egiteko.

Bakarraldi hori burua lasaitzeko denbora da, baita natura espazio segurua dela egiaztatzeko ere, guztiok hartu egiten gaituena eta, gure irrika sakonenak agertzen dituen ahots txiki horri entzuten laguntzen gaituena.

Horretxegatik, munduko zaratatik urruti, naturan lau egunetan bakarrik egoteak gure izaeraren maila sakonagoetara, pertsonaren proiekzioetatik harantzago iristeko aukera eskaintzen du. Hain zuzen ere, espazio horretan jakin dezakegu zein den gure norabidea edo bizitzaren jatorrizko asmoa.

6. UDAZKENEKO TAILERRA | urriaren 11,12 eta 13

ATXIKITASUN-EZAREN INDAR ERALDATZAILEA

Bosgarren tailerrean Maisutasunaren arketipoa garatzen da. Jakinduriarako ate horrek galera bat bizitzen dugunean konfiantza erakusten digu atxikitasun-ezako jarrera erakutsita. Arketipo horrek edozein emaitza atxikitasunik gabe onartzea du abiaburu.

Hauxe ikasiko duzu tailer honetan:

  • Kezka, kritika, sumindura edo epaia bezalakoen menpekotasunetan atxikitasunik eza praktikatzen.
  • Emaitzak onartzen, emaitza jakinetara atxiki gabe.
  • Ziurgabetasuna onartzen, aukera berrien ate gisa.
  • Konfiantza praktikatzen, berak gordetzen baititu argitasuna, objektibitatea, bereizmena eta atxikitasun eza.
  • Arbasoen presentzia onartzen eta errespetatzen, jakinduriaren eta atxikitasun ezaren iturri gisa.

7. URTEKO INTEGRAZIO-TAILERRA | abenduaren 20, 21 eta 22

SENTIMENTU BAZTERTUENEN EREMUA AZTERTZEN

Urteko ibilbideak erosotasuneko eremutik atera eta gure mugekin trebatzeko prestakuntza eskaini digu. Azken tailer honetan, beste behin ere, itotzeko joera izaten dugun oinarrizko sentimenduetara eramaten gaituzten emozioak landuko ditugu: amorrua, beldurra, tristura eta poztasuna. Ukatutako sentimenduen indarra gure bizitzetan eraldaketa erabatekoa sustatzeko kontzienteki erabiltzea da helburua.

Hauxe ikasiko duzu tailer honetan:

  • Sentimendu bakoitzaren azalpen fisikoak eta sentsazio ezberdinak zeure buruan ezagutzen.
  • Zeure sentimenduen indarra emaitza arduratsuak lortzeko erabiltzen.
  • Hurkoak sentitzen duenarekin enpatia izaten, elkarrekiko komunikazio eta intimitate maila aberasteko.
  • Kontzientzia partekatua aurkitzen, elkarrengandik bereizita bizi garen sentimendutik haratago joanda.
  • Zeure indarra aktibatzen, harreman arduratsu eta gardenagoak garatzeko.
  • Itzalean argitasuna aurkitzen, zaurgarritasunean indarra, beldurrean jakinduria eta sortzeko gaitasuna, amorruan gaitasun sortzailea edo lidergorakoa, tristuran gaitasun komunikatzailea eta errukizkoa, eta poztasunean heldutasuna.

TAILERRAK

Tailerra espazio seguru eta babestua da, han garatzen dut lana harreman-eremuarekin bat eginda, alegia, elkarren arteko jardueran sortzen den eremuarekin. Eremu hau, ikus daitezkeen alderdiek eta emozioen prozesu inkontzienteek osatzen dute, eta gizabanakoa baino harantzagoa hartzen du. Horretxegatik, tailer batean, parte-hartzaile bakoitzak leiho gisa dihardu eta leiho horretan azaltzen dira, bai eduki pertsonalak, baita gizateriari eragiten dizkion gaur egungo arazo larrienei estu lotutako eduki kolektiboak ere. Zabaldutako dinamikek aukera eskaintzen dute arazo horien kontzientzia hartzeko eta horrela eraldatu ahal izateko, eta kultura erneago eta iraungarriago baten parte diren gizabanako gisa ibili ahal izateko munduan.

Gai pertsonaletatik abiatu eta taldekoetara jotzeak ulermen eta erruki handiagoak ekartzen diete elkarren aurka diharduten alderdiei, eta horrek eragina du geure izaki egiazkoenarekin lotura lortzea eragozten diguten gatazkak konpontzeko. Gatazka pertsonalak modu horretan lantzeak lagundu egiten dio pertsonari sakontasun maila ezberdinetan sartzen, iraganeko bizipenei buruzko gogoeta egiten, eta hazkunde pertsonal propioa oztopatzen ari diren alderdiak agerian uzten, modu horretan, etorkizunak eskainitako aukerak hartu ahal izateko eta, horrela, eraldaketa globalean parte hartzeko ere.

Hain zuzen ere, banakakoaren eta taldekoaren uztarketa horrek bihurtzen ditu tailer horiek memoria pertsonalak eta kolektiboak sendatzeko eta eraldatzeko bizipen.

Taillerren diseinua hainbat arketiporen inguruan oinarritzen da, gizaki guztiok partekatzen ditugun ezaugarri eta nolakotasun pertsonalak baitituzte haien baitan arketipo horiek. Jung zenaren arabera, arketipoak egitura berezkoak eta oinordetzan hartutakoak dira, eta gure inkontzientean bizi dira. Gizakien historian zehar, ikasteko eredu gisa erabili izan ditugu egitura horiek, eta han aurkitu dugu geure buruen aldaera jasoago baterantz garatzeko behar dugun ezaguera.

Hauexek dira tailer bakoitza inspiratzen duten arketipoak: Gerlaria, Sendatzailea, Bisionarioa, Itzala eta Maisua. Angelek Arrien antropologo ezagunak garatu zituen arketipo horietako batzuk, eta izadiak, urtaroek, lau elementuek eta arbasoek zuten harremanari buruzko ikerketa, baita arketipoen ezaugarri funtsezkoenak ere eta haien indar-tresnak eta alderdi ilunenak.

Arketipo horiek aztertzen ditudanean, haien ezaugarriak eta itzalak bizipen-moduan eta era organikoan azaltzen dira parte-hartzaileen bizitza-esperientziari dagokionez, eta urteko ibilbidean zehar etengabeko prozesua osatzen dute. Horrexek bihurtzen du tailer bat esperientzia bakarra parte-hartzaile bakoitzarentzat. Era berean, tailer bakoitza prozesatu eta integratu behar diren giza-edukien edukiontzi eraldagarria ere bada, gatazkak konpondu eta osorik ondo egoten laguntzen dituzten ulermen berriei bide emateko.

Laneko metodoa

Tailerretan zabaltzen diren prozesuak bideratzeaz arduratzen naiz, eta parte-hartzaileek azaltzen dituzten ageriko seinaleei eta seinale sotilei kasu egiten jarduten dut. Funtsean gogoan hartzen dut maila kontzientean edo primarioan eta maila inkontzientean edo bigarrenekoan gertatzen ari dena. Bigarren maila hori normalean egoera batean sumatzen ez dugun horrek osatzen du, eta agertzeko erak dira seinale dobleak, sinkroniak, ametsak, sintomak, eta, batez ere, gorputz-sentsazioak, horiexek dira artatuak eta onartuak ere behar izaten duten sentimendu sorta zabalaren sarbide.

Gehienetan baztertu egiten ditugu alderdi horiek, mehatxagarri sumatzen ditugulako; hala ere, modu inkontzientean dihardute eta gure harremanen, osasunaren edo hazkunde pertsonalaren kalitatea erabakitzen dute. Alderdi horiek guztiak, ordea, kontzientzia eraldatuko egoera baterako sarbide dira, eta egoera horretatik atera dezakegu maila pertsonaleko eta maila kolektiboko eremuari buruzko informazio oso baliotsua, ezaguera, ulermen eta erruki maila handiagoa lortu eta garatu ahal izateko.

Mindfulness (arreta osoa edo kontzientea) izeneko diziplina praktikan jarrita, parte-hartzaileei haien egoeren errealitatea ezagutu eta dagoena (ase-ezina, gaixotasuna, pobrezia, haserrea, mina, handiustea...) ukatzetik ateratzen laguntzen diet. Kontua da gure pentsamenduen, sentimenduen, gorputz-sentsazioen eta inguruabarren kontzientziari uneoro eustea, epairik egin gabe, lekuko inpartzial baten jarrera hartuta. Halako urratsa ezinbestekoa da kontzientziaren eta askatasunaren eraldaketarantz aurrera egiteko. Hurrengo urratsa izango da errealitate hori onartzea eta errealitate horrek daramana onartzea. Jung zenarekin bat etorrita: “Helburua da gure alderdi guztiak barne hartzea, ukatzen dugun horrek mendean hartzen gaituelako; onartzen dugunak, ordea, eraldatu egiten gaitu.”

TRESNAK

  • Hitzaren bilgunea.
  • Mindfulness (arreta edo kontzientzia osoa).
  • Prozesuak lantzea.
  • Xamanismoa.
  • Harreman-konstelazioak.
  • Gorputz-dinamika askea eta gidatua.
  • Erritu sistemikoak.
  • Komunikazio gardena.

HELBURUAK

  • Desoreka fisikoek, psikologikoek eta emozionalek gordetzen duten informazio sendagarria agerira ekartzea.
  • Gure nortasunean negatibotzat ditugun alderdien kontzientzia hartzea, horiek integratu eta indar sortzaile bihurtzeko.
  • Pertsonen arteko harremanak eta gaitasunak garatzea, bizitzako eremu guztietan (bikotean, familian, lanean...) modu arduratsuan eta lankidetzan parte hartzeko.
  • Familian konpondu gabeko bazterketa-egoerei aurre egitea, gure osasunari eta emozioen orekari eragiten dietelako; eta hori ikuspegi sistemiko eta belaunaldietan zeharreko lana da.
  • Iraganaren etengabeko errepikapenetik (behe mailako drama) ateratzea, etorkizuneko aukera anitzekin lotura egiteko eta hurkoarekin estuago lotuta bizi ahal izateko.

BIDERATZAILEA

Irene Goikolea Irene Goikolea, bideratzailea, trebatzaile (coach) integrala eta psikologia sakonean doktorea da; 25 urte luze daramatza kontzientzia pizteko lanetan, garapen eta hazkunde pertsonaleko banakako eta taldeko prozesuak bideratzen. Egindako ibilbidean zehar, eboluzio kontzientearen lana sustatu du, nor garen galderari buruzko ideia baldintzatuetatik harantzago joanda, eta lan horrek Ireneren euskal erroen antzinako ondarearen jakinduria barne hartzen duen metodologia eklektikoan oinarri hartzen du.

Berotasunez, sakontasunez eta zorroztasunez bultzatzen du berezko ditugun indarra, jakinduria eta errukia bilatzera, horiek piztu eta orekatu behar ditugulako, geure ingurunean eta gaurko gizartean eragin positiboa izateko.

Irenek inspiratu du Amalurra egitasmoa, Europako komunitate finkatuenen artean gaur egun erreferentea dena, hain zuzen.

PRESTAKUNTZA: Santa Barbarako (Kalifornia, AEB) Pacifica Graduate Instituten Psikologia Sakonean Doktorea. Prestakuntza honako diziplina hauetan: Familia-konstelazioak, erritu sistemikoak, xamanismoa, Integral Coaching‎®‎, PNL, Hakomi, prozesuetako lana. Halaber, yoga eta Reiki diziplinetan ere, besteak beste, jaso du prestakuntza.

LEKUKOTASUNAK

“Zirrara handia egin dit ikusteak nola dakien Irenek bazterrik ezkutuenetan modu seguru eta maitagarrian gidatzen. Ulertu egin dut nola eragiten didaten bizitzan ezagutzen ez nituen nire alderdiek, beldurren, aurreiritzien edo tabuen bitartez. Horiek ikusten, aurkitzen eta pixkanaka onartzen ikasten jardun dut lantegi hauetan. Konturatu naiz alderdi horiek onartzeak neure burua onartzea ekarri duela, eta horrek lagundu egin didala ni neu hobeto agertzen, seguruago sentitzen, indartsuagoa, eta nire bizitza eta inguruabarrak gozatzen, inori errua bota gabe eta inork ezer konponduko didala espero gabe.”
Rakel G. (Bartzelona) – Erizaina-

“Nahiz eta nire harremanetan, nire bikotekidearekin eta nire seme-alabekin une zailak bizitzen ari naizen, lantegi honetatik esperantza, onarpena eta garrantzizkoena dena daramatzat: bizitzeko gogoa. Esker ona erakutsi nahi dut batez ere aurrera jarraitzeko aukerarengatik.”
Patricia T. (Nafarroa) – Arkitektoa-

“Harrituta nago lantegian bizitzeko gai izan naizen zirraren sakontasunarengatik. Sentitu egiten dut nola ari naizen osatzen, ezagutzen ez nituen nire alderdiak aurkitzen ditudanean, eta egian esan, uste baino gustukoagoa dut nire burua. Onartu beharra dut nire autoestimua hobetu egin dela”.
Ander J. (Errenteria) – Funtzionarioa-

“Egia esan, ez nekien zertara nentorren Ireneren lantegira lehen aldiz iritsi nintzenean. Lagun batek aholkatu zidan eta konfiantza izan nion. Harritu egin ninduen lehen unetik, ez zuelako ematen ezarritako gidoirik zegoenik, eta hala ere, dena jario errazean zebilen. Hitz bakoitza, ariketa bakoitza, lantegiko une bakoitza nire gorputzean grabatzen ari ziren. Jolas parkeko batean igota egotea bezalakoa zen, zirrarak gora eta behera zerabiltzatela, ez kanpoko ez axolagabe sentitu barik. Esperientzia azalezina eta oso gomendagarria izan da. Nik ezagutzen dudan beste edozein ikastaro, lantegi edo terapiatik oso ezberdina”.
Mari Mar L.- (Donostia) – Gozogilea eta blogaria-

“Ireneren lantegi guztietan egon nintzen iaz, eta niretzat, horren aurretik eta hortik aurrera banatzen da bizitza. Ez dut esan nahi orain guztia ondo doakidala eta inolako arazorik ez daukadanik. Hala ere, partekatu nahi dut orain baliabide gehiago dudala erabakiak hartzeko edo egoera gatazkatsuei aurre egiteko orduan, baita neure okerrak onartzeko orduan ere. Zorioneko gizatiarrago sentitzen naiz, nire akatsekin eta inorenekin ez hain epaile eta erruki handiagokoa. Prest nago sakontzen jarraitzeko, jakin ere badakidalako oraindik barnerako bide luzea dudala egiteko”.
Idoia A. (Bilbo) – Dendako saltzailea-

“Ireneren lantegietan hasi nintzen nire prestakuntza osatzeko, kirol entrenatzaile gisa. Bazegoen prestaketaren alderdi bat emozioei lotutakoa, eta nik horretan sakondu nahi nuen. Egia esan, uste dut bete-betean asmatu nuela. Ez dakit beste metodo askorik ba ote dagoen, emozioen munduan modu seguruan eta sendoan hain sakon ibili ahal izateko. Ikastaro osoa egina dut eta hurrengorako ere izena emango dut, lantegi bakoitzak nire burua hobeto ezagutzea eskaintzen didalako.”.
Alex D.(Granada) - Kirol entrenatzailea-

“Ondo sentitzen naiz lantegi bakoitzean Irenek sortzen duen espazio seguru eta babestuan. Parte hartzaile bakoitzaren emozio-egoera emetasunez, errukiaz eta maisutasunez hartzen du berak. Uste dut nire barnean aztertzeko era leuna eta gidatu horrek nire burua irekitzen laguntzen didala, egoera traumatikoei lotuta egon litezkeen emozio edo gogorapenekin harremanetan jartzeko beldurrik gabe”.
Isabel R. (Gasteiz) – Irakaslea

INFORMAZIOA

Tailerretarako ordutegia:
Ostiralean (ongi etorriko jarduera dinamikoa): 19:00etatik 21:00etara
Larunbatean: 08:00etatik 09:00etara, 10:00etatik 14:00etara, 16:00etatik 20:00etara
Igandean 08:00etatik 09:00etara, 10:00etatik 14:00etara

IZEN-EMATEAK

Zure izena eman
Info gehiago: 673 681 504 | info@irenegoikolea.es

TOKIA

Amalurra hotela 946 109 540
La Reneja, 35. Artzentales, Bizkaia.
www.amalurra.com

PREZIOA

URTEKO PROGRAMA (6 tailer eta bakarraldia):

  • 1.600€ (aurreordainketa)
  • 1.400€ (ikasleak)

TAILER SOLTEA: 200€
“Itzala norberarenganatzen” TAILERRA + bakarraldia eta integrazioa: 700€

Egonaldia: 13€/gaua | 11€ bazkaria | 11€ afaria | 4€ gosaria
(bakarrik tailerrean izena emanda duten pertsonentzat)

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK

Amalurra Hotela
946 109 540 | amalurra@amalurra.com