Informazioa
- Itzalaren Tailerra: Uztailaren 1 eta 2 (2019) // Bakarraldia: Abuztuaren 2tik 7ra (2019)
- Amalurra Hotela
Itzalaren Tailerra: ITZALA NORBERARENGANATZEN
Benetan kontzienteki, itzarrik eta aske bizi nahi badugu, ezinbesteko izango zaigu baztertu eta ukatu dugun guztia, alegia, geure itzala, aurrean jarri eta osatzen ikastea. Adierazpiderik aurkitu ez eta integratu gabe geratu diren nortasuneko alderdiek osatzen dute itzala. Horretxegatik, itzalak, minduta, baztertuta edo oztopatuta geratutako alderdi garrantzitsu bat gorde ohi du. Itzalak inkontzienteki jarduten du “hurkoarengan” egiten den proiekzioaren bitartez (inorengan ikustea norberarena dena). Gure itzala osatu eta jasotzea ezinbesteko urratsa da norberaren burua ezagutzeko, eta horrek eragiten du geure burua eta hurkoarena onartzea, geure buruan baztertu egiten dugunaren ispilu gisa. Kontua da baztertutako alderdi horietan dagoen indarra aurkitzea, horrela, indar hori bizitzaren alde berreskuratzeko.
Tailer honek baztertutako alderdiez jabetzeko gonbidapena egiten du, alderdi horiek kontzienteki hartu eta haien ezaugarriak erabiltzeko, jabekuntzarako eta gure identitate egiazkoenera iritsi ahal izateko tresna gisa. Gainera, norberaren itzalarekin egiten den lanak lagundu egiten du itzal kolektibo edo kulturalaren alderdiak asimilatzen.
Tailer hau lagungarria da, ondoren egingo den naturako bakarraldia egin nahi duenarentzat.
Hauxe ikasiko duzu tailer honetan:
- Zeure itzalaz jabetzen, hari begiratzen eta eusten.
- Zeure buruan gehien baztertzen dituzun alderdiek gordetzen duten indarrera iristen.
- Zeure burua babesten erabiltzen duzun energia askatzen, eta zure harremanak eta osasun fisikoa, mentala eta emozionala hobetzen erabiltzen.
- Iraganean errotutako dinamika errepikakorretik ateratzen, etorkizunaren inguruko ikuspegi sortzaileagora irekitzeko.
BAKARRALDIA NATURAN
Izadiarekin dugun lotura da eskura dugun tresnarik bateragarriena eta sendagarriena. Kontzientzia pizteko lan batean, naturan egiten den bakarraldiak eragindakoa handiagotu egiten da; kanpoaldeko mundua desagertu egiten da eta natura ispilu bihurtzen da, bertan zeure burua begiratu eta entzun egiteko.
Bakarraldi hori burua lasaitzeko denbora da, baita natura espazio segurua dela egiaztatzeko ere, guztiok hartu egiten gaituena eta, gure irrika sakonenak agertzen dituen ahots txiki horri entzuten laguntzen gaituena.
Horretxegatik, munduko zaratatik urruti, naturan lau egunetan bakarrik egoteak gure izaeraren maila sakonagoetara, pertsonaren proiekzioetatik harantzago iristeko aukera eskaintzen du. Hain zuzen ere, espazio horretan jakin dezakegu zein den gure norabidea edo bizitzaren jatorrizko asmoa.
INFORMAZIOA
"Itzalaz jabetzen" tailerraren ordutegia: Abuztuaren 1, osteguna: 10:00 - 20:00 - Abuztuaren 2, ostirala: 8:00 - 14:00
Bakarraldia naturan eta integrazioaldia: Abuztuaren 2tik 7ra
PREZIOA
Tailer: 200€
Tailer eta bakarraldia: 700€
Tailerrean parte hartzen duten pertsonentzako prezioak:
lo egitea: 13€ gutxienez gaueko / 11€ bazkaria / 11€ afaria / 4€ gosaria
TOKIA
Amalurra Hotela +34 946 109 540
La Reneja auzoa, 35, Artzentales, Bizkaia
IZENEMATEAK :
1. Zure izena eman: bete ezazu honako orria: https://forms.gle/PztyVtjvosTrE1vy5
2. Egin diru-sarrera banketxean honako kontu hauetako batean.
- BBVA: (ES29) 0182-1300 - 12-0201622681
- Laboral Kutxa: (ES43) 3035-0083-21-0830096798
Account holder: Loratze S.L.
Azalpena: Izen-abizenak + tailerra
3. Book your room and meals in case you want to stay at the Amalurra Hotel:
amalurra@amalurra.com / / + 34 946 10 95 40.